Select Page

Lautada LGEaren 2020rako jarduera planak adierazi zuen eskualdeko udal titulartasuneko jantoki kolektiboren batean tokiko edota ekologiko jatorrizko nekazal produktu kopurua handitzeko lan egitea. Proiektua Asparrenako eguneko arretarako landa zentroan eta etxebizitza komunitarioan garatzea erabaki zen, baliabide publikoa delako, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak finantzatua eta Asparrenako Udalak kudeatua, proiektua garatzeko erabiltzaile kopuru egokiarekin.

Proiektuaren sustatzaile gisa parte hartu zuten Asparrenako Udalak, jantokiaren kudeaketaren arduradunak eta Lautada LGEak.

Garatutako jardueren artean, honako hauek:

  • Jantokiak eskaintzen dituen menuen hasierako egoeraren diagnostikoa eta eskaintzen diren hurbileko produktuen eta produktu ekologikoen ehunekoa handitzeko aldaketa koordinatzea. Azken txostena

  • Eskualdeko produktuen eta produktuen ekoizleen zabalkunderako materialak egitea. Neurri batean, web orri honen eskualdeko ekoizleen mapan jasotzen dira
  • Hondakinak eta garbiketa produktu sostengarriak kudeatzeko eta erabiltzeko ikastaroa. Ikastaroaren edukia jasotzen duen koaderno bat egiten da. PDF
  • Elikadurari eta elikadura iraunkortasunari buruzko ikastaroa adineko pertsonen elikadurari zuzendua.

  • Erosketa publikoaren iraunkortasun irizpideei buruzko bi jardunaldi.

    Jornadas sobre cirterios de osstenibilidad en la compra pública

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.